XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egun hura joan zen betirako.
Harrez gero, pentsamentu bat, ideia, asmo, kezka, amets edota ez dakit zer zebilen etengabe nire baitan.
Kasketaldi bat ala Espirituaren bultzada?... Jainkoak daki zer zen hura.
Hara zer: Euskal Herriko neskarik hoberenetakoak monja zihoazen ugari (orduan hala gertatzen zen, lehenago ere hemen esan dugun moduan. Begira sasoi hartan nolako etxeburu galantak eraiki ziren nobiziadutarako).
Mundu guztiko herrialde gehienetan Euskal Herriko monjaren bat biziko zen.
Eta bien bitartean, gure Herrian bertan, kanpotik etorritako monja ezeuskaldun asko ikusten genituen, bai gure ikastetxeetan, bai gure ospitale eta eritetxeetan.
Edota hemengo alabak euskal lurretan biziko baziren ere, erabat deseuskaldundu egingo zizkiguten.
Kasu askotan euskara alboratzea legetzat bezala harrarazi ohi baitzitzaien.
Hamaika kalbario ikusiak dira euskarazale iraun nahi izandako monja asko.
Izarraitz aldeko baserritar haren alabak Madrid aldera monjatzarako joaten ikusi eta bihotzaren barrenetik otoitz gogor hau sortu eta irtetzen zitzaidan:
Hamaikatxo aldiz nire buruari egiten nion galdekizuna zen hori.
Eta ez nire buruari bakarrik. Arazo horretaz kezkatu eta biziki arduratutako gizaseme eta emakume sekular batzuk ere ezagutzen bainituen.
Apaizak ere bai.